Hortz inplanteek bi zati dituzte, batetik sustraia, titanioz egina dagoena eta hezurrari helduko dena oseointegrazioa deritzon prozesuaren bidez, eta bestetik, hortz korona, portzelana, konposite edo beste material batez egina egongo dena.
Inplanteen egitekoa pazientearen hortz estetika hobetzeko aukera ematea da, baita modu egokian murtxikatzeko aukera berreskuratzea ere. Ahoaren estetika hobetzeak auto-estima hobetzea ere ekartzen du.
Hortz inplanteek hortz bat edo gehiago ordezkatzeko aukera ematen dute. Ez dago mugarik. Tratamendu honen alde onetako bat hortz berrien itxura naturala da, begi bistara ez direnak antzemango. Hortz faltaren arazoa behin hobetuta, ahoaren mastekatzeko funtzioa hobetuko da baita estetika ere. Gainera, etorkizuneko arazoak saihestu daitezke, adibidez, artikulazioetako minak eta kariesak (Gainerako hortzen metatzearen ondorioz sortuak, hutsune bila mugituko direnak).