Hortz protesiak, bai finkoak bai mugikorrak, gaixotasun periodontal edo traumatismoengatik, gertatzen den endekapen eta eusten duen egitura osearen atrofiaren ondorioz, hortzak edo hortzeria osoa ordezkatzeko aukera dira.
Hortz protesi finkoa edo behin betikoa, masail hezurrean finkatzen diren inplanteen ezarpenaren bitartez egiten da, ohiko hortzeria baten funtzionalitate osoa berreskuratuz. Beste modu bateko protesi finkoak, zorroak eta zubiak dira.
Hala ere, ohikoena, batez ere pertsona edadetuetan, protesi mugikorrak dira, hortzeri postizoak bezala ezagunak direnak, egunez hortz gabeko ahoari normaltasuna ematen diotenak, mutxikatze, estetika eta mintzamenean, eta gauez, hortzeriaren garbiketa egokia errazteko kendu egingo direnak.